2025(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!


Gaur Olentzero etorri da gure klasera eta opariak eman dizkigu guztion artean jolasteko! Gainera, Campanadak ospatu ditugu!








 

2025(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

2025(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

STEAM - Barakaldo

Gaur STEAM proiektuarekin hasi gara. Gure herria ondo ezagutzeko eta lateralitatea, norabideak eta programazioa lantzeko gauzatuko dugun proiektua da. Horretarako, Barakaldoko eraikinik garrantzitsuenak eraikitzen hasi gara LEGOSekin. Gero, Beebot tresna digitalarekin lan egingo dugu.







2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Euskararen Eguna

 Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu. Horretarako, euskarazko abestiak abestu eta dantzatu ditugu, eta gainera, Euskal Herriko pertsonaiei buruz gauza berriak ikasi ditugu. Lehen Hezkuntzako 1. mailan, Maritxu Teilatuko-ri buruz hitz egin dugu. Ezagutzen duzue?

"Maritxu teilatuko marigorringo bat da, teilatuan bizi dena. Bere lagunik onena Perez Sagutxoa da. Umeei eroritako hortzak jasotzen dizkie eta trukean oparitxo bat uzten die. Hortza erortzen denean, umeek teilatura bota eta Maritxuri kanta bat abesten diote."