2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Euskararen Eguna

 Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu. Horretarako, euskarazko abestiak abestu eta dantzatu ditugu, eta gainera, Euskal Herriko pertsonaiei buruz gauza berriak ikasi ditugu. Lehen Hezkuntzako 1. mailan, Maritxu Teilatuko-ri buruz hitz egin dugu. Ezagutzen duzue?

"Maritxu teilatuko marigorringo bat da, teilatuan bizi dena. Bere lagunik onena Perez Sagutxoa da. Umeei eroritako hortzak jasotzen dizkie eta trukean oparitxo bat uzten die. Hortza erortzen denean, umeek teilatura bota eta Maritxuri kanta bat abesten diote."






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina